TRIPTOFANOA

ANIMO FALTAN GAUDE. BESTE PANDEMIAREN BAT AL DATORKIGU?
Egungo pandemiari, alegia, lorik egin ezinari, gainez eginda sentitzeari, ezin gehiago urduritzeari… aurre egiteko nagusitu den joera kezkagarria da benetan: antsiolitikoen eta depresioaren aurkako botiken kontsumoa handitu da. Badaude alternatiba batzuk, oso eraginkorrak, zergati bat aurkitzean oinarritzen direnak, hala nola aminoazidoen gabezia, eta horien artean organismoaren funtzionamendurako garrantzitsuenetako eta funtsezkoenetako baten gabezia: triptofanoarena.

ZER DA TRIPTOFANOA?
Triptofanoa aminoazido bat da, animalien zein landareen proteinetan modu naturalean aurki dezakeguna. Gure eguneroko ahorakinetan sartu beharreko funtsezko aminoazidoetako bat da. Funtsezkoa da bizi organo askoren garapen eta funtzionamendu egokirako. Ezinbestekoa da melatoninaren, serotoninaren edo B3 bitaminaren sintesirako, eta horren gabezia izanez gero, nahasmenduak izan ditzakegu aldartean, lo-esnaldi zikloetan edo arazoak larruazalean, batzu-batzuk aipatzearren. Nerbio sistemaren, sistema kardiobaskularraren, sistema endokrinoaren, digestio sistemaren edo sistema muskularraren funtzionamendu egokia mantenugai hori erregularki kontsumitzearen baldintzapean dago.
Aminoazido hori serotoninaren aitzindaria da, esan nahi baita, gure aldartea bai eta gure jangalea eta estresa ere erregulatzen dituen neurotransmisorea. Serotonina, oro har, “zorionaren hormona” gisa ezagutzen den arren, egia esan, ez da hormona bat, eta ez da soilik gogo aldartea estimulatzera mugatzen. Neurotransmisore bat da, eta gure gorputzeko nerbio zelulen artean seinaleak transmititzeaz arduratzen da.

TRIPTOFANOAREN ITURRI DIETETIKOAK
Gure garunean serotonina mailak aldatzen badira, gure aldartean aldaketak gertatuko dira automatikoki. Triptofanoa, funtsezko aminoazidoa denez, eta gure gorputza hura sintetizatzeko gai ez denez, elikaduraren bidez hartu behar dugu.
Adibidez, haragietan aurki dezakegu (indioilarrean eta oilaskoan, batez ere), arrain urdinetan, arrautzetan, esnekietan, gaztan, platanoan, ananan, ahuakatean eta aranean. Txokolate beltzean eta fruitu lehorretan eta Griffonia babetan ere badago. Eta triptofano pilulak ere badaude farmazietan eskuragarri.

ZERTARAKO BALIO DU?
Aminoazido hori duten elikagaien dieta egiten ez bada, antsietatea, insomnioa, estresa edo depresioa izateko arriskua areagotzen da.
Triptofanoa duten elikadura osagarriak har ditzakegu, kasu askotan melatoninarekin, magnesioarekin eta B6 bitaminarekin aberastuta datozenak, atsedena hartu ahal izateko eta loal hartzeko behar den denbora murrizteko.

NOLA ERABILI TRIPTOFANOA?
Merkatuan dauden triptofano osagarriei dagokienez, bi aukera daude: L-triptofanoa eta 5-HTP.

5-HTP osagarria serotonina eta melatonina eratu aurretik triptofanoak duen bitarteko forma da, eta hori hesteetan errazago xurgatzen da, hesi hematoentzefalikoa eraginkortasun handiagoz gurutzatzen du, eta serotoninaren eta melatoninaren garapena arintzen du. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera (OME), egunero kontsumitu beharreko triptofano kantitatea kiloko 4 mg da. Hau da, 55 kg pisatzen duen emakume batek egunero 220 mg hartu
beharko ditu.
Eta garrantzitsua da nola hartzen den ere. Une jakin batzuk gomendatzen dira, otorduetatik urrunduta, eta, betiere, goizez edo arratsaldez hartzeak duen alde handia aintzat hartuta. Hala ere, edozein nutrizio osagarri bezala, pertsona bakoitzaren ezaugarri eta premietara egokitu behar da, eta, horregatik, osasunean aditua den pertsona bati galdetu behar zaio kontsumitu aurretik. Ez dago gomendatuta depresioaren aurkako farmakoak edo lasaigarriak hartzen ari diren pertsonentzat, kontrol profesionalik gabe, gainera. Ez da gomendatzen haurdunaldian edo edoskitze garaian hartzea, ez eta gibeleko edo giltzurruneko gutxiegitasuna duten pazienteek hartzea ere.

5-HTP: METABOLITO AKTIBOA, DEPRESIORAKO, MINERAKO ETA NAHASMENDU KONPULTSIBOETARAKO
Dagoeneko badaude 5-HTPari buruzko azterlan kontrastatuak. Horien arabera, funtsezkoa da egoera zailetan dauden pazienteek izaten duten hobekuntza:
– Depresioa: eraginkorra aldartearen bizigarri gisa, terapia hobeto onartzen da eta berriz gaixotzeko tasa txikiagoa da.
– Loa eragitea: serotonina agente lasaigarri indartsua da; melatonina, berriz, triptofanoarekin lotura handia duena, loa sustatzen duen hormona da, eta ziklo zirkadianoarekin lotuta dago (loa/esnaldia).
– Mina: serotoninak min mota jakin baten pertzepzioa murriztu dezake. Serotonina maila altuekin, minaren atalasea igo egiten da, eta guk dugun minaren pertzepzioa murriztu (fibromialgia, menopausietan laguntzailekidea, migrainak…).
– Obesitatea eta bulimia / Tabakismoa: Garunak eta, bereziki, asetasun zentroa izeneko eremuak serotonina kopuru handiagoa duenean, gure asetasun sentsazioa handiagoa da eta gutxiago jaten dugu. Jangalea erregulatzen du, eta pertsonak antsietate txikiagoa sentitzen du janariagatik. Elikadura arazoak tratatzeko baliagarritzat jotzen
da, hala nola bulimia, gizentasuna… antsietate osagaiak daudenean.

TRIPTOFANOAREN METABOLISMOAK EGITEKO GARRANTZITSUA DAUKA HESTEA-GARUNA ARDATZEAN.
Hesteetako mikrobiotak zeregin erabakigarria du triptofanoaren metabolismoaren modulazioan. Faktore askok izan dezaketenez eragina mikrobiotaren konposizioan (dietak, antibiotikoak hartzeak…), funtsezkoa da triptofanoa eta probiotikoak batera hartzea.

PAZIENTE ONKOLOGIKOAK
Paziente onkologikoetan egin diren azterlan batzuek datu itxaropentsuak eman dituzte. Bularreko, prostatako edo zerbiko-umetokiko minbizia duten pazienteei, eta itomen, astenia eta insomnio sintomak dituztenei triptofanoa nutrizio osagarri gisa emanez gero, ondo onartzen dute, segurua da, bizi kalitatea hobetzen du eta aipatutako sintomak hobetzearekin lotu daiteke.

Paziente horiek hobekuntza fisikoa eta psikologikoa lortzen dute, eta gizarte zein ingurumen harremanak hobetzen dituzte, eta hori oso garrantzitsua da paziente onkologikoetan.